Albistea entzun

Uemak uste du EAEko Udal Legea «urrats garrantzitsua» izango dela

Euskararen arloko atalak «aukera» gisa ikusi ditu mankomunitateak. Lege garapena eskatu du
Uemako zuzendaritzako kideak, atzo, Orioko udaletxean egindako agerraldian.
Uemako zuzendaritzako kideak, atzo, Orioko udaletxean egindako agerraldian. GORKA RUBIO / ARGAZKI PRESS

Garikoitz Goikoetxea -

2016ko apirilak 20

Udaletatik euskara biziberritzen segitzeko «urrats garrantzitsua» izango da EAEko Udal Legea. Iritzi hori agertu du Uema Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak. «Aukeratzat» jo ditu euskararen arloko neurriak, «aurrekari oso garrantzitsutzat». Nolanahi ere, ohartarazi du legean jasotakoak baino «irizpide zehatzagoak» beharko direla, eta, beraz, araua garatu egin beharko dela orain. Bide horretan arnasguneek «lege babes propioa» eduki behar dutela berretsi du: «Euskaraz bizi nahi dugun herritarron eskubideek berdinak beharko lukete Euskal Herri osoan, baina gaur egungo errealitate soziolinguistikoak hizkuntza politika ezberdinak egitea eskatzen du, ezinbestean».

EAJren eta EH Bilduren adostasunarekin onartu zuten Udal Legea hilaren 7an. Erakundetze garaitik zintzilik zegoen hutsunea bete dute horrela. Euskarari dagozkion ataletan badaude berritasunak. Batetik, ezerezean utzi dituzte Espainiako Gobernuaren ordezkaritzak hasitako salaketa ildoak, udalen jarduna ontzat jota: aktak euskaraz egin eta bidal ditzakete, hizkuntza politikarako eskumena dute, kontratazioan hizkuntza irizpideak jar ditzakete... Uemari zehazki dagokionez, erabat bermatu dute han sartzeko aukera ?udal batzuk salatu dituzte kide egiteagatik?. Bestetik, legez babestuta geratu da eragin linguistikoaren ebaluazioa; hirigintza planek euskararentzat zer eragin duten neurtu beharko da herrietan. Hain justu, Orion (Gipuzkoa) egin zuten lehen aldiz ebaluazio hori, eta Uemako zuzendaritzak han egin zuen agerraldia atzo Udal Legeari buruz.

Uemak legean eragina eduki duela esan du Josu Labaka lehendakariak. «Legeak euskararen inguruan bildu dituen hainbat artikulu arnasguneen zaintzarako Uemak egindako bidearen eta lanaren isla dira». Aurrerantzean ere hori beharko dela uste dute, eta «elkarlanerako borondatea» agertu dute Udal Legea garatzeko.

Nafarroari begira

Arnasguneei buruz kezka zabaldu den honetan, Uemak dio «ate bat» ireki dela Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako udalentzat. «Antzeko urratsak» egiteko eskatu diote Nafarroako Gobernuari ere.

Pausoak eman dituzte udalek aurreko urteetan ere. Orain zehaztuak dituzte euskarari buruzko eskumenak. Zer egina badagoela ohartarazi du Uemak: «Lana ez da amaitu. Udalak euskaldunagoak dira orain, baina udalerri euskaldunak erdalduntzen ari zaizkigu». Hori «geldiaraztea eta iraultzea» jarri dute helburu, eta horretarako «hizkuntza politika aurrerakoia» behar dela nabarmendu dute. Hor aritu nahi dute: «Uemak bere egitekoa du: bidea zabaltzen segitzea, elkarlanean».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Irizpidea duzulako. Giroan zabiltzalako.

Zuk badakizulako.

Albiste gehiago

Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria, gaurko ekitaldian, Gasteizen. ©IREKIA

Jaurlaritzak COVID-19aren «biktima guziei» eskainitako omenaldi bat egin du Gasteizen

Uxue Rey Gorraiz

Sempervirens parkean oroitu dituzte. Gizarteak pandemian erakutsitako «konpromisoa eta elkartasuna» ere nabarmendu ditu Urkulluk.

Eskuin muturreko kideak, joan zen larunbaten, gurutzea jartzen Orhin. ©Croix Citadelles

Frantziako eskuin muturreko talde batek gurutze bat jarri du Orhi mendian

Edu Lartzanguren

Frantziaren burujabetzaren aldeko aldarri gisa ezarri dute ikurra. Frantziako Alderdi Nazionalistarekin lotuta dago taldea.

1936ko biktimei omenaldia, Sartagudako Memoriaren Parkean, 2018an. / ©Idoia Zabaleta, FOKU

Errepresio frankistak 3.507 hildako eragin zituen Nafarroan 1936 eta 1948 artean

Jone Bastida Alzuru

NUPeko Nafarroako Oroimen Historikoari buruzko Funts Dokumentala taldeak egin du ikerketa.

Pantailak Euskaraz ekimenaaurkeztu zuten ekainaren 9an. Irudian, Iñigo Arandia, Aintzane Gamiz, Alex Aginagalde eta Patxo Larrinoa bultzatzaileak. ©Gorka Rubio / FOKU

Plataformetan euskararentzako kuota finkatzeko exijitu diote Madrili

Edu Lartzanguren

Pedro Sanchezen gobernua prestatzen ari den ikus-entzunezkoen legean zehazten da Europako ekoizpenetatik %50 gazteleraz izan beharko dela «edo erkidego autonomoetako beste hizkuntza ofizial batean».

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Egin BERRIAlaguna

Irizpidea duzulako. Giroan zabiltzalako.

Zuk badakizulako.

Egin BERRIAlaguna