Bartzelonaren zelaian punturen bat batzeko erronka du Athleticek

Ainara Arratibel Gascon -

2018ko otsailak 18
Ligako partida gaiztoak dituzte gaur eguerdian Athleticek eta Realak. Joseba Agirreren taldeak Bartzelonaren zelaian jokatuko du (13:00, Gol). Realak egin bezala —huts eta huts berdindu zuen—, punturen bat urratzea dute erronka zuri-gorriek, eta hala hirugarren postua sendotzea. Atzo, Atletico Madrilek irabazi egin zuen, eta Bartzelonak derrigor behar du garaipena, lehen postuan segitzeko. Baina Agirrek uste du ezustea eman dezaketela: «Golik sartzen ez badute, urduri jar daitezke, eta hori baliatu behar dugu».

Realak, berriz, Espainiako Kopa jokatzeko postuetara gerturatzen segitzea du jomuga —bost puntura—. Horretarako, ezin da esku hutsik itzuli Granadillaren aurkako lehiatik (12:00). Etxekoek, ordea, azken bost partidetatik lau irabazi dituzte, eta bat berdindu. Realean, Manu Lareo min hartuta dago, eta Titay Calvo ere deialditik at geratu da.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna