«Aldaketa txikiren bat» nabaritu du Sortuk Jaurlaritzan

2014ko abenduaren 6a
00:00
Entzun
Sortuk «aldaketa txikiren bat» ikusi du Eusko Jaurlaritzaren Bake eta Elkarbizitzarako idazkari Jonan Fernandezek aurreko astean aurkeztu zuen Zuzen Bidean programan. Programak jasotzen dituen hogei neurrietan jarrera berri bat nabaritu du: zigorren arloan eta espetxe politikan «normaltasunera itzuli» behar dela esatean, «salbuespen politikak atzean utzi behar direla ulertu du» Jaurlaritzak, Hasier Arraiz Sortuko presidentearen ustez.

«Gerrarako sortutako lege egiturak desegiteko eskatzen du garai berriak, egitura juridiko propioa eskatzen baitu aro berri bat eraikitzeak», esan du Arraizek.

Jaurlaritzak gehiago egin behar duela uste du, halere: «Badakigu Urkulluren gobernua mezuak helarazten ari dela Madrili, baina uste dugu hori ez dela nahikoa».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.