HIZPIDEAK

Pentsamendu militarra

Espainiako Konstituzioa onartzeko prozesuari buruzko erakusketa bat, Malagan.
Espainiako Konstituzioa onartzeko prozesuari buruzko erakusketa bat, Malagan. CARLOS DIAZ / EFE

Mikel P. Ansa -

2018ko abuztuak 21
Alde guztietatik eskuak lotuta idatzitako testu bat izan zen Espainiako Konstituzioa. Orduan zurrumurru gisa aipatzen zena, gaur egia aitortua da alde guztientzat: militarrek tutelatutako testu bat izan zen, haiek jarri zituzten marra gorriak. Nafarroa beste probintzietatik bereizita mantentzea, autodeterminazio eskubideari ate guztiak ixtea, nazionalitate bakarra onartzea, Espainiaren batasuna... Zera sozial horien artean, testuak bazekartzan aurrerabide batzuk, esan liteke horietan etsi zutela; baina biktimarioen krimenak barkatzea —Amnistia Legeak hor jarraitzen du, oraineko memoriak kateatzen—, iragana ez gehiegi harrotzea, etenik ez sortzea, pribilegiodunen irabaziak ez ukitzea, eta, batez ere, Hego Euskal Herriari eta Herrialde Katalanei independentziarako inolako zirrikiturik ez uztea. Horiek izan ziren premisak, eta horiek dira, 40 urte geroago, indarrean jarraitzen dutenak. Erantsi horri monarkia nahitaez onartu beharrekoa bihurtu zuela konstituzio hark.

Urteak ez dira alferrik pasatzen: gaur egun botoa emateko eskubidea duten pertsonen bi herenek ez zuten parte hartu 1978ko erreferendum hartan. Ikuspuntu horretatik, hutsaren pareko babesa du, gaur egun, Espainiako Konstituzioak. Inoiz erreformatzekotan, orain pilatu ditu inoiz baino argudio gehiago. Baina militarrek bataila hura irabazi egin zuten, garai hartan jarritako premisa guztiek indarrean jarraitzen baitute, militarren ezpaten beharrik gabe. Eta hori izan da Espainiako diktaduraren garaipen handiena: militarren beharrik gabe nagusitu dela militarren pentsamendua Espainiako gizartean.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna