Amagoia Mujika Tolaretxipi.
HIZPIDEAK

Kanporaketa ikusezinak

2018ko abuztuaren 22a
00:00
Entzun
Lapurdi eta Gipuzkoa arteko muga. Milaka herritarrek zeharkatzen dute egunero, zirkulazio librea bermatua behar lukeen Schengen eremuan, baina milaka horien arteko ehunka pertsonari harresi erraldoi bat ezarria diete poliziek, 2015az gero sendotua. Urte hartan, Frantziak segurtasun neurriak zorroztu zituen larrialdi egoera martxan jarri zuenean, Parisko atentatuen ondorioz, eta orduan goia jo zuten Frantziako Poliziak galarazitako sarrera erregistratuek. Ordura arte, Frantziak eta Espainiak 2002an Malagako goibileran hitzartutako prozedurari jarraitzen zioten: Frantziak migratzaile bat mugan harrapatuz gero, erregistratu, eta Espainiakoaren esku utz zezakeen muga zeharkatu eta lau ordu igaro bitartean. Itun hori auzitan jarri dute migratzaileen eskubideen alde dabiltzan elkarteek, zeren migranteak, besteak beste, ez baitu aukerarik abokatu bat eduki eta dagozkion eskubideak bermatuak izateko. Baina, gaur egun, kezka areagotu egin zaie gobernuz kanpoko erakundeei, itzulketen datuak gutxitu diren arren uste baitute kanporaketak gehitu egin direla, prozedura hori bete ere ez dutelako egiten: Frantziako Poliziak Espainiakoaren esku utzi, eta hark legez kanpotzat jotzen ditu, ekintza horren berri inon eman gabe.

Jaurlaritzaren arabera, 2.507 migratzaileri eman zaie arta ekainaren amaieratik, eta 3.019 gau igaro dituzte.Beraz, administrazioak ondorioztatu du gau bat besterik ez dutela igaro Euskal Herrian. SOS Arrazakeriak, ordea, uste du muga inguruan nahi baino gehiago luzatzen ari direla egonaldia. Nora ekarri dituzten ez dakitela, joaneko bidaia erdibidean geratuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.