inaki petxarroman
HIZPIDEAK

Navarra Suma

2019ko martxoaren 13a
00:00
Entzun
Navarra Sumak ez du batuko euskara normalizatua ikustearekin amets egiten duten nafarren gogoa. Ez Nafarroaren borondate politiko librea gailentzea nahi dutenena. Navarra Sumakoak Espainiaren zatiezintasunak, espainiartasunak eta ideia atzerakoiek batu dituzte. Eta parlamentuan ahalik eta ordezkaritza gehiena izateko ahalegin matematikoak. Ondo ikasi baitute lezioa: 2015ean C's ordezkaririk gabe utzi zuten 10.000 boto haien erruz umezurtz geratu zen botereko bezero bakar izandako erregimena, eta aukera eman zuten garai berri bat zabaltzeko erresuma zaharrean. Garai berri horren aukera guztiak errotik moztea da Navarra Sumak batu dituenen asmoa, ia asmo bakarra.

Duela bi urte Ser Navarra foroan abisu eman zuen Albert Riverak, inor oker ez zedin: ordura arte hari buruz epelak bota bazituen ere, itun ekonomikoa baliogabetzea ez zuen jo lehentasuntzat, baizik eta Nafarroako Gobernutik abertzaleak botatzea. Rivera, Casado eta Esparza eskutik helduta doaz Nafarroan, bigarren errepublikako CEDA zaharmindu haren irudi gaurkotu batean. Behar balute, Chiviteren babesa ere izango dute, Nafarroak badaki-eta zer den estatu auzia izatea. Katalunian 155. artikulua indarrean jartzearekin amets egiten dutenek erakutsi dute zer-nolako errespetua dieten eskubide historikoei eta autogobernuari. Haiek kontrolatuz gero iraungo du autogobernuak, Espainia batuaren tresna den bitartean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.