Koronabirusa

Eguneko udalekuak egin ahalko dira hurrengo fasean

70 urtetik gorakoentzako ordutegiak desagertu egingo dira. Gehienez hogei pertsona elkartu ahalko dira, baina ezingo da probintziatik atera

jon ordonez garmendia
2020ko maiatzaren 31
00:00
Entzun
Hego Euskal Herria hirugarren fasera pasatzeko gutxienez ekainaren 8ra arte itxaron beharko bada ere, Espainiako Gobernua hasia da zehazten nolakoa izango den alarma egoeratik ateratzeko hurrengo pauso hori. Aldizkari ofizialean argitaratu duen dekretuaren arabera, haur eta gazteentzako jarduerak baimenduko dituzte hirugarren fasean, bai aire zabalean baita leku itxietan ere, egunean hasi eta bukatzen direnak. Eguneko udalekuak, beraz, egin ahal izango dira hirugarren fasean, betiere osasun eta segurtasun arauak betetzen badira. Espainiako Gobernuak jarritako arauak zehaztu ahal izango dituzte Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak.

Taberna eta jatetxeek edukieraren erdia izango dute, eta terrazetan edukiera %70era handituko da. Gainera, taberna barruko barran kontsumitu ahal izango da, baina bezeroen edo bezero multzoen artean bi metroko segurtasun distantzia mantenduz. Diskotekek eta gauez irekitzen diren tabernek itxita jarraituko dute.

Saltoki guztiek ateak zabaldu ahal izango dituzte, haien tamaina edozein dela ere; haatik, ezein dendatan ezingo dute gainditu %50eko edukiera.

Inolako ordutegirik ez da izango hirugarren fasean, eta 70 urtetik gorakoen ordutegia kendu egingo dute, beraz. Bigarren fasean, hiru ordu dauzkate zehaztuta paseatzeko.

Fase berriaren beste aldaketa esanguratsu bat elkartu daitekeen jende kopuruari dagokio: hogei lagunera arteko jende multzoak egongo dira baimenduta. Joan-etorriei dagokienez, ordea, ez da berritasunik izango, eta, orain bezala, ezingo da probintziatik atera, ez bada arrazoi sozioekonomikoengatik.

Bost hildako

Hego Euskal Herrian bost heriotza izan zirela jakinarazi duten atzo Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.