Albistea entzun

Tokio 2020. Julen Aginagalde. Eskubaloi jokalaria

«Urte asko izan dira, eta falta zitzaidan domina lortzea izugarria da»

Ainara Arratibel Gascon - Berriemaile berezia

2021eko abuztuak 8 - Tokio

Min hartuta amaitu zuen partida Julen Aginagaldek (Irun, Gipuzkoa, 1982). «Baina dominarekin, mina ez da hainbesterako», zioen. Amaiera aparta eman dio selekzioen arteko txapelketetako ibilbideari.

Nola sentitzen zara domina irabazi berritan?

Oso pozik nago. Domina bat nahi genuen, eta lortu dugu. Finalerdia galtzea kolpe gogorra izan zen, urrea nahi genuelako. Baina brontzea lortzea izugarria da, baita selekzioen arteko txapelketetako nire ibilbidea horrela amaitzea ere. Urte asko dira, eta falta zitzaidan domina lortu dut.

Oso partida gogorra eta parekatua izan da, eta, batzuetan, ihes egingo zizuela zirudien, ez baitzarete eroso aritu.

Bagenekien ez zela partida erosoa izango, Egipto oso talde gogorra baita, eta erakutsi baitu Jokoetan zer-nolako maila duen. Etorkizunean kontuan hartu beharreko selekzio bat izango da. Baina azken minutuetan barruan genuen guztia atera dugu. Askok diote talde zaharra garela. Baina erakutsi dugu gai garela halako partida gogor batean azken minutuetan gure onena emateko, buruz buru lehiatzeko. Ziur nengoen estu izan arren irabazi egingo genuela.

Min hartu duzu orkatilan. Nola zaude?

Egia esan, ez dakit. Egiptoko jokalarietako bat gainera etorri zait. Babesak daramatzat orkatilan, baina bihurritu moduko bat antzeman dut. Saiatu naiz berriz pistara bueltatzen, baina ezinezkoa izan da. Pena izan da. Baina irabazita, min gutxiago dut.

Eta orain atseden hartzeko gogoz izango zara, ezta?

Pena da lesioarena. Baina niregatik balitz, gustura jarraituko nuke lehiatzen. Zortzi partidetatik lau jokatu ditut; beraz, fresko amaitu dut. Gogoz nago Bidasoarekin lanean hasteko.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Oinatz Bengoetxea Leitzan (Nafarroa), pasa den urrian. ©Idoia Zabaleta / Foku

Oinatz Bengoetxeak pilota profesionala utziko du

Paulo Ostolaza

Baikok iragarri duenez, Iruñean jokatuko du bere azken neurketa urtarrilaren 29an. Ordura arte agurreko lau partida jokatuko ditu. Hemeretzi urte egin ditu profesionaletan.

Athletic argitasunik gabe beste behin

Athletic argitasunik gabe beste behin

Ainara Arratibel Gascon

Zuri-gorriek 0-0 berdindu dute Getafaren zelaian. Lehen zatian jokoaren ekimena izan dute, baina argitasuna falta izan zaie. Bigarren zati kaskarra jokatu dute, ordea. Zazpi jardunaldi daramatzate irabazi gabe.

 ©ARITZ LOIOLA / FOKU

«Txapeldun izateak azken lasterketako arantza ateratzeko balio izan dit»

Unai Ugartemendia

Bi aste besterik ez da igaro Sandra Sevillanok International Skyruning Federationeko Europako Ultra Txapelketa irabazi zuenetik. Portugalgo Pisao Extreme lasterketan izan zen.
 ©BERRIA

Aurrera egiten baino ez daki

Julen Etxeberria

Udan iritsi zen Garziandia Hungariara, Pick Szegedera. «Oso gustura» ari da, eta hura eta taldea oso ondo ari dira: lider dira ligan, eta lehia bete-betean daude Txapeldunen Ligako final-laurdenetarako sailkatzeko.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.