Firouzja, belaunaldi aldaketaren ikur

Xakeko Hautagaien Torneoa uztailaren 4ra bitarte jokatuko da. Garaileak Munduko Txapelketako finala jokatuko du datorren urtean.

Alireza Firouzja xake jokalaria, duela egun batzuk, Madrilen. ERIC ROSEN / EFE.
Josu Tornay.
2022ko ekainaren 18a
00:00
Entzun
«Firouzjak Hautagaien Torneoa irabazten ez badu,ziurrenik ez dut jokatuko hurrengo munduko txapelketa». Magnus Carlsenen hitzak dira, egungo munduko xake txapeldunarenak. Iazko abenduan esan zituen, bosgarrenez Munduko Txapelketa irabazi berritan.Alireza Firouzja nahi du aurrean.

Bainaaurrez aurreko hori ikustea ez da soilik egungo munduko txapeldunaren itxaropena: xakezale gehienena ere bada. Hala eta guztiz ere, Firouzja ez da faborito nagusia Hautagaien Torneoa irabazteko. Txapelketa uztailaren 4ra bitarte ari da jokatzen, Madrilen, eta, eloei erreparatuz, Ding Liren da faboritoa, 2.806 baititu. Baina zortzi sailkatuen arteko elo aldea txikia da. Jan-Krzysztof Dudak ditu gutxien: 2.750. Hura eta Lirenen artean, beraz, soilik 56 elo daude. Tarte horretan daude Firouzja (2.793), Fabiano Caruana (2.783), Yan Nepomniatxtxi (2.766), Richard Rapport (2.764), Hikaru Nakamura (2.760) eta Teimour Radjabov (2.753).

Firouzja XXI. mendean jaiotako jokalari bakarra da torneoan. Gaur beteko ditu 19 urte. Esperientzia faltak kalte egin diezaioke, baina emaitzak eta azken urteotan erakutsitakoa haren alde daude. Belaunaldi berria ordezkatzen du, eta, puntako gaitasun teknikoaz gain, posizio desorekatuekin espekulatzea normala da harentzat.

Baina Caruanak, Lirenek, Nepomniatxtxik, Radjabovek eta Nakamurak urteak daramatzate halako txapelketak jokatzen. 30 urte inguruan edo hortik gora dituzte, eta hori da, hain zuzen, xake jokalaribaten adinik onena. Gainera, Munduko Txapelketafinal bat jokatzeko azken aukera izan izan dezakete. Dudak (24 urte) eta Rapportek(26 urte) oso joko taktikoa eta aktiboa daukate; Rapport, gainera, batzuetanoso eklektikoa da, eta ezustekoren bat eman dezakete.

Lirenek du elo gehien, baina ez dago argi nolako sasoian helduko den. Berez ez zegoen sailkatuta, eta Sergei Kajarkinen ordez aritzeko deitu zioten. Abendutik partida ofizialik jokatu gabe zegoen. Maitzean, korrika eta presaka, txapelketa jokatzeko behar zen gutxienekora iristeko partidak jokatu behar izan zituen.

Sergei Kajarkinen kasua

Lehiatik harago, ikusmina eragin du Kajarkinen kasuak. 2009. urtera arte Ukrainarekin jokatu zuen. Baina, orduan, bere burua errusiartzat zeukala argudiatuta, Errusiako nazionalitatea aukeratu zuen. 2014an, Krimeako inbasioa txalotu zuen, eta aurtengo otsailean, Ukrainakoa.

Nazioarteko Xake Federazioak sei hilabeteko zigorra jarri zion, federazioaren zerrendako torneoetan parte hartu gabe. Hori dela- eta ez da Madrilen izango, nahiz eta irabazteko faborito zen.

Beste neurri batzuk ere hartu ditu federazioak. Adibidez, uztailean Moskun egitekoak ziren xake olinpiadakbertan behera utzi dituzte, eta Chennain (India) jokatuko dira. Badaki mundu osoa begira dagoela. Arkadi Dvorkovitx federazioko egungo presidenteaPutinen eta Medvedeven gobernuetan egon zen, eta Moskun bizi da. Martxoan gerra gaitzetsi zuen, baina haren neutraltasuna eutsiezina bihur liteke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.