Downtown Boys

'Cost of Living'

Diskoetxea: Sub Pop.

2018ko urtarrilaren 14a
00:00
Entzun
Iazko disko gustukoenen zerrendan sartzeko aukerarik izan ez nuenez, 2018ko lehen iruzkin honetarako berreskuratu dut Downtown Boys punk bandaren hirugarren lana. Grabazioa apartekoa da, aldarrikatzailea eta amorratua, baina era berean detailez josia —ahots jolasak bikainak dira—. Horren guztiaren arrazoia ekoizpenean dago. Boskote queer-feminista-chicano-amerikarra Guy Picciotto (Fugazi, Rites of Spring) musikariarekin aritu da estudioan, eta taldeak bete-betean asmatu du, X Ray Spex taldetik edaten zuen urgentziazko jario oldarkorra baretzen eta apaintzen jakin baitu Washington DC-ko ekoizleak, zeinak Blonde Redhead eta The Gossip taldeen diskoak ere ekoitzi dituen. Emaitza grinatsua da: «Somos chulas, no somos pendejas».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.