Downtown Boys

'Cost of Living'

Diskoetxea: Sub Pop.

Julen Azpitarte -

2018ko urtarrilak 14
Iazko disko gustukoenen zerrendan sartzeko aukerarik izan ez nuenez, 2018ko lehen iruzkin honetarako berreskuratu dut Downtown Boys punk bandaren hirugarren lana. Grabazioa apartekoa da, aldarrikatzailea eta amorratua, baina era berean detailez josia —ahots jolasak bikainak dira—. Horren guztiaren arrazoia ekoizpenean dago. Boskote queer-feminista-chicano-amerikarra Guy Picciotto (Fugazi, Rites of Spring) musikariarekin aritu da estudioan, eta taldeak bete-betean asmatu du, X Ray Spex taldetik edaten zuen urgentziazko jario oldarkorra baretzen eta apaintzen jakin baitu Washington DC-ko ekoizleak, zeinak Blonde Redhead eta The Gossip taldeen diskoak ere ekoitzi dituen. Emaitza grinatsua da: Ā«Somos chulas, no somos pendejasĀ».

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna