Musika. Kelley Stoltz

'Que Aura'

Diskoetxea: Castle Face.

2018ko urtarrilaren 21a
00:00
Entzun
New York hirian jaio zen, eta Kaliforniara joan zen Stoltz 20 urterekin, eta bertan garatu du bere ibilbidea. Musikari ugalkorra, gehien interesatzen zaidan sortzaileetako bat da, bere diskoak pop kutsuko kantutzarrekin josita izaten baitira. Aurreko lanean, In Triangle Time-en (Castle Face, 2015), bestelako estiloak jorratu zituen, tartean, new wave-a. Bada, lan berri honetan norabide plural horri eutsi dio, grabazio dotorea plazaratzeko. Hala, disco giroak (Empty kicks), sintetizadoreak (Feather Falling) eta after-punk zantzu melodikoak (No pepper for the dustman) sumatzen dira. Beste behin ere mota guztietako osagaiak uztartzeko pop-aztia dela erakutsi du. Martxoaren 8an, Bilboko Kafe Antzokian izango da, eta 10ean, Hondarribiko Psylocibenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.