Musika. Des Demonas

'Des Demonas'

Diskoetxea: In The Red Records.

2018ko otsailaren 18a
00:00
Entzun
Garai batean Los Angeles hiriko In The Red Records diskoetxeak argitaratzen zituen diskoak amorruz entzuten nituen, baina azken urteetan ez du nire binilo-gosea piztu duenik plazaratu. Halere, Washington DC hiriburuko Des Demonas taldearen estreinako lan hau erabat deigarria iruditu zait, azaletik hasita; tartean, Kid Congo & The Pink Monkey Birds, Medications edo The Make-Up taldeetan aritutako musikariak daude. Eta elementuon proposamena berezia eta basatia da: farfisa teklatuek zanpatutako garage-rock garaikide eta zaratatsua, eta tarteka esperimentala eta iluna. Jacky Cougar punk kenyarrak ahotsetan egiten duen lana aparta da —antza, bateria jotzailea eta fanzine argitaratzailea ere bada—. Bere abesteko moduan Mark E. Smith-en ahoskera eta Afrikako oihartzunak uztartzen dira. Flipatzekoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.