Musika,. Finbar Furey

'Don't Stop This Now'

Diskoetxa: BMG.

Andoni Tolosa.
2018ko apirilaren 22a
00:00
Entzun
Bakarkako bideari duela hogei urte pasatxo, 1997an, ekin zionetik, zelta kutsuko pop musika eta croonerraren jarduna nahastu izan ditu hainbat lan arrakastatsutan. Hauxe da kaleratu duen azkena. Egia da lan komertziala dela, melodia gozoz betea, baina ezin ahaztu Irlandako musikaririk estimatuenetako bat dela 1960ko hamarkadatik hona. Jauzi handia dago anaiarekin The Fureys taldean jorratzen zuten herri musikatik hona, baina hala eta guztiz ere,zer ahots puska, zer kantaera ederra 80 urtetik hurbil dabilen Finbar Fureyrena. Bigarren gaztaroan bezala dabil, eta zer demontre, merezi du hamarkada honen hasieratik lortu duen arrakasta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.