Musika. Arat Kilo, Mamani Keita, Mike Ladd

'Visions of selam'

Diskoetxea: Pias.

Andoni Tolosa.
2018ko martxoaren 25a
00:00
Entzun
Ezin ukatu Mamani Keita Parisko afro-danceko musa nagusietako bat denik. Kantari maliarra erroko musika afrikarrak eta elektronika uztartzen dituzten hainbat artistarekin lan egitera ohituta dago, eta ez da harritzekoa haren izena Mark Minelli eta Nicolas Repäc bezalakoen alboan ikustea. Oraingo honetan,Arat Kilo ethio-jazz talde paristarrarekin, eta Mike Ladd hip-hop kantari estatubatuarrarekin bat egin du Visions Of Selam honetan. Ideia oso sinplea da; zer ikusiko luke Selamek gaur egun begiak altxatuko balitu? Kontuan hartu Selam izena jarri zietela ikerlariek munduan topatutako gizaki arrasto zaharrenei (hiru milioi urte). Entzun disko dantzagarri hau erantzunak topatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.