Musika. Kuartz

'Kuartz'

Diskoetxea: Autoekoizpena.

Inaxio Esnaola Aranzadi.
2018ko martxoaren 18a
00:00
Entzun
Harribitxirik ez da falta euskal musikan, baina jakina da aurkitzeko bilatu egin behar direla. Nafarroa Behereko Kuartz bikoteak pausoa emana du Hegoaldera, eta, estreinako diskoa atera berritan, urrats gehiago egiteko daude. Blues rock eta stonerraren bidetik doazen zazpi kantu aurkeztu dituzte, distortsio, errepikapen eta geruza atseginekoak. Estiloen zubi lan paregabea lortu dute Oihan Delavigne bateriak eta Ibes Mongabure gitarra zein abeslariak. Etengabeko istorioa abestiaren akorde eta slide markatuek duten arima bateragarria da Ondoan eta Suntsitu gartsuekin. Bien artean legoke Sartu ibiltaria, eta azalpenik ez du behar Blues karatsa galtzaileak. Minutuak gustura zenbatzen dira beraien konpainiarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak