Musika. Soccer Mommy

'Clean'

Diskoetxea: Fat Possum.

2018ko apirilaren 29a
00:00
Entzun
Soccer Mommy ezizenaren atzean Shophie Allison gaztea dago, Suitzan jaio baina gaur egun Nashvillen bizi den 20 urteko musikaria. Clean izeneko lehen lan luzea argitaratu du, aurretik beste labur batzuk plazaratu baditu ere. Hamar abestiz osatutako pop diskoa, goxoa, lasaia eta harmonikoa da honakoa, intentsitate neurtukoa eta erraz entzutekoa. Hitzei erreparatzen hasiz gero, baina, pertsonen arteko harremanak jorratzen dituela ikusten da, eta horieta,n ilusioez gain, desengainu eta etsipenak ere azaleratzen ditu. Etorkizuneko pop izar moduan azaldu dute Allison askok, eta, zerrenda komertzialen lehen postuetara iritsiko ez bada ere, indie eta pop doinuak gustuko dituztenen artean arrakasta izango du,zalantzarik gabe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.