Musika. Imarhan

'Temet'

Diskoetxea: City Slang.

Andoni Tolosa.
2018ko martxoaren 4a
00:00
Entzun
Kalean du jada bigarren disko luzea Imarhan talde tuaregak. Basamortuko bluesa deritzon soinuaren bigarren belaunaldiko kide nabarmenetakotzat hartuak izan dira, eta nabarmena da hori Temet honetan. Soinu eta doinu aldetik oso hurbil suma ditzakegu Tianariwen talde entzutetsuaren mundu musikaletik (erdi familiakoak dira), baina dezentez dinamikoago eta erritmoz biziago gertatzen dira hauen kantuak. Entzun bestela Ehad Wa Dagh edo Tochal kantuak. Dena dela, tradizioa ere ezagutu eta estimatzen dutela erakusten dute Zinizjumegh, Tamudre eta Tarha Nam pieza elektroakustikoetan. Bikaina eta entzungarria oso, generoa, ezusteko gutxi eman arren, indarrean dagoela erakusteko adibide garbia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.