Musika. Chancha Via Circuito

'Buenaventuranza'

Diskoetxea: Wonderwheel Recordings.

Andoni Tolosa.
2018ko ekainaren 17a
00:00
Entzun
Kunbia, doinu andinoak eta elektronika uztartzeko joerak indar dezente eduki zuen duela bospasei urte. Pedro Canale DJ eta ekoizlea dugu marea horretan izena egin zutenen artean ibilbiderik sendoena egin dutenetako bat. Edo hori erakusten du laugarren disko honekin. Argentinarrak modu orekatuan lantzen ditu genero ezberdinak, eta, zorionez, kunbia elektronikoa bilakatu den topiko saltsa horretatik ihes egiten du, eta house, dancehall, ambient musika... pixka bat denetatik dago lan honetan. Baina guztia, herri musikari berezko zaporerik kendu gabe; are gehiago, espero ez duzun bideetatik eramanez kantu bakoitza. Nahiko modu delikatu eta ederrean, dena esan beharra baldin badago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.