Musika. Girma Beyene & Akale Wube

'Mistakes on Purpose'

Diskoetxea: Buda Musique.

Andoni Tolosa.
2018ko urtarrilaren 28a
00:00
Entzun
Berpizte musikal baten berri ekarri digu Ethiopiques bilduma ezinbestekoaren 30. aleak. 25 urteko isiltasuna hausten duen Girma Beyene musikari etiopiar beteranoaren berpiztea da —diktadura garaian herrialdea utzi eta AEBetan egin zuen bolada luze bat—, hain zuzen ere, disko honek jasotzen duena. Akale Wube taldearen gonbidapena jaso, eta 2017ko irailean Parisen emanaldi gogoangarria eman ondoren sortu zen disko hau egiteko proposamena. Horrela sortu zen ethio-groovez betetako lan hau. Benetan aproposa talde frantziarrak kantari eta piano-jotzaile beteranoaren musikari ematen dion jantzia. Ziurrenik, taldearen lanik borobilena bere zortzi urteko ibilbidean. Entzungarria oso.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.