Zortzi omikron kasu atzeman dituzte Hegoaldean

2021eko abenduaren 15a
00:00
Entzun
Hego Euskal Herrian omikron aldaerako zortzi kasu atzeman dituzte azken orduetan. Bost kasu Bizkaian atzeman dituzte, bat Araban, eta bi Nafarroan, azken horiek oraindik berretsi behar dituzten arren. Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak Gobernu Batzordearen ostean esan zuen ondorioztatu daitekeela aldaeraren «transmisio komunitarioa» dagoela: izan ere, kasuetako bat «kanpora» egindako bidaia batekin lotuta dago, baina besteetan ez dago horrelakorik. Pandemiaren eboluzioaren berri emateko gainerako datuak ere eman zituen atzo Sagarduik. Herenegun Osakidetzak 1.984 test positibo atzeman zituela esan zuen, eta hamalau eguneko intzidentzia metatua 969,5 kasukoa dela; izurria hasi zenetik izan den gorenean dago datu hori. Osasunbideak 695 kasuren berri eman zuen azo. Denera, 2.679 positibo izan ziren, beraz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.