Getaria eta Hondarribia, hegaluzearen mekak

Inoiz baino lehenago jakinarazi ahal izan dute aurten hegaluzearen kanpainak utzitako kopuruak euskal portuetan: ia 8.350 tona deskargatu dituzte; horietako %80 baino gehiago, Getarian eta Hondarribian.

Getaria eta Hondarribia, hegaluzearen mekak.
xabier martin
Getaria
2018ko irailaren 12a
00:00
Entzun
Arrantzaleek diote ez dutela ikusi azken 25 urteotan aurtengo hegaluze kanpainiaren parekorik. «Egunero joan eta egunero ekarri ibili gara; harrigarria izan da», esan diote kazeta honi. Sentipen hori datuek berretsi dute. Euskal portuetan hegaluze asko deskargatu da. Denetara 8.349.314,05 kilo. Arrain horrek guztiak 30.260.568,18 euro eman ditu enkanteetan. Aurreko bi urteetan gertatutakoa jazo da: alegia, kuota amaitu egin dela. Baina aurten hilabete eta erdi lehenago. Eta hor geratu zaie arantza arrantzaleei: hegaluze asko geratu da itsasoan harrapatu gabe, 2018. urterako finkaturik zegoen 15.015 tonako mugara iritsi direlako arrantzaleak.

Euskal portuei begiratuta, argi dago Hondarribia eta Getaria direla hegaluzearen mekak. Getarian 4.000 tona eskas hegaluze sartu dira, eta Hondarribian 3.000 tona eskas. Deskarga guztien %82 inguru egin dituzte bi portuen horietan. Baxurako ontzidia Gipuzkoako portu bi horietan kontzentratzen da ez alferrik.

Salneurri onak

2017. urtean, hegaluze kiloa batez beste 3,89 eurotan saldu zen enkantean, eta aurten antzeko prezioari eutsi dio: 3,62. Inoizko deskarga handienak egin dituztenez, arrantzaleek badakite merkatuak akaso hegaluze gehiegi jaso duela kanpainaren hainbat unetan, eta horrek ez duela lagundu arrainaren salneurria garestitzen. Baina kontent daude, hegaluzea ez delako oso urrun hartu, oro har, eta erregaian ere gastu normala egin dutelako.

Hegalaburraren datuak ez daude oraindik; haiek hilabete barru ezagutu ahal izango dira. Baina itxura guztien arabera, kuota dena agortuko da, 4.000 tona alegia. Bestalde, ikusteko dago sardinak laguntzen duen ala ez urtearen azken zatian. Gero, geldialdia iritsiko da.

Hegaluzea itsasoan, arrantzaleak lehorrean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.