Angel Erro.
JIRA

Ilarak

2019ko martxoaren 26a
00:00
Entzun
Egia da joan den asteazkenean, martxoaren 20an, Josu Goikoetxeak botatako honako txio hau («Adin batetik gora, ilarak egiten dituzu bakarrik derrigorrezkoak direnak») irakurri zenuela? Bai. Txiokatu, erantzun edo like sakatu zenion? Ez. Ados ez zaudelako ala adin batetik gorakotzat jo ez zaitzaten? Bigarrena. Orduan ados zaude ilarak egin behar ez izate horrekin? Orokorrean bai. Inoiz ez duzu ilararik egin? Bai, baina gauzak lasaiago hartzea erabaki dut, Ana Malagonen Duty free ipuinean neure burua islatuta ikusi ondoren. Zer dio ipuin horrek? Gauza asko. Ilarei buruz? Ezinen nuke hitzez hitz esan, baina aireportuetan enbarkatzeko tenorean ilara osatzen dutenei irri egiten die. Orduan, irrigarri deritzozu ilara egiteari, esaterako, Getxon Juan Carlos I hegazkin-ontzia ikusteko ilara luzeak egiteari? Ez dut nik hori esan. Irrigarria deritzozu patria defendatzeari? Protesta egiten dut; lekukoak ez du zertan horri erantzun! Ongi da. Ilararik ez balego, prest zeundeke hegazkin-ontzia bisitatzeko? Oker ez banago, alde egin du. Baina Getxon balego oraindik? Ez nuke eragozpenik,ez banu zer egin hoberik. Goikoetxea eta Malagon akusatuen ilaren kontrako apologiak irakurtzea, esaterako? Protesta egiten dut!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.