Albistea entzun

Mendi ibilbidea

Labazar mendiko itzulia

Gibilloko mendigunearen inguruan ibiliko gara. Besteak beste, otso zulo zaharra eta Fortuna ur putzua ezagutuko ditugu.
Sendadianoko atakatik gertu eta Karamuza haitzera heldu aurretik, pago bikain bat ikusiko dugu.
Sendadianoko atakatik gertu eta Karamuza haitzera heldu aurretik, pago bikain bat ikusiko dugu. JOSEAN GIL-GARCIA Tamaina handiagoan ikusi

Josean Gil-Garcia -

2021eko urriak 26

Labazar edo Telleta muinoa Gibillo mendigunean goititzen da. Arabako mendebaldeko eskualdean ikusiko dugu tontor hori, hau da, Urkabustaiz eta Kuartango udalerrien artean kokatutako biodibertsitate handiko goi ordoki batean. Ederki kamuflatuta dago, gainera. Labazarko parajea abantaila handiko naturgune batean dago, eta lotura hertsia du Arrastariako sakonune diapirikoarekin eta Arkamu mendigune karstikoarekin.

Tontorra alboan utziko dugu oraingoan, baina. Horren ordainean, Labazar —Arangatxa deitzen zioten lehen— muinoari itzulia egiteko proposamena dakargu.

Ordoki zabala bezain luzea den arren, Gibillo mendilerroa altxorrez beteriko zabalgune interesgarria da. Labirinto karstikoak, pagadi eta hariztiak, ur putzuak eta, besteak beste, natura ondareari dagozkion hainbat elementu bitxi bisitatzeko aukera izango dugu, mendigunean barrena gabiltzan bitartean. Gibilloko otso zulo sonatua gune liluragarri horietako bat da.

Andagoia herrian (Kuartangoko ibarra, Araba) emango diogu hasiera ibilbideari. Herrira heldu bezain pronto, elizaren aurreko plazara jo gabe, ezkerrera egin, eta, kalean gora eginda, bukaeran utziko dugu autoa, 15 zenbakia duen etxearen aurrean. Herriari bizkarra emanda, hortaz, mendebalderantz abiarazten gaituen nekazari bideari oratuta, Robledal izena hartu duen begi bakarreko zubi dotorera iritsiko gara. Errekastoa zeharkatu, eta, inguruko etxaldea igaro bezain laster, eskuineko bide zabalari ekingo diogu. Haritz sendoak ikusiko ditugu mendi magala dotoretzen.

Gora egin ahala, basoa soilduz joango da. Iartu ibarraren gainean goitituriko talaiak aurrez aurre izango ditugu; Castillo eta Marinda ezagunak, beste batzuen artean. Lehen bidebanatzean, belarrez jantzitako bidea laga, eta goratasuna hartzeari eutsiko diogu. Gorago, ordea, Atagurengo atakara doan bide nagusia alde batera laga, eta samur-samur doanari lotuko gatzaizkio. Bide biek goi ordokia helburu dutelarik ere, azken hori lehenetsiko dugu, Sendadianoko atakaren ondoko haitzuloaren paretik igaroaraziko baikaitu.

Lacorretundotik Fortunara

Galeria estua bistan utziko du delako zulo horrek, harrian hondeatutako osin baten moldean. Basabidean gora egingo dugu jarraian, eta, ziztu bizian, goiko atakan izango gara. Minutu batez jarraituko dugu urratsez urrats, bide nagusitik, eta horizontaltasunak dakarren soseguaz bapo-bapo gozatzen hasiko gara. Lau bideko elkargunera heltzean, ezkerrera okertu, eta amildegi aparta ezkerrean delarik, atseden bat egingo dugu talaia karstikoaren aldean ikusitako pagoaren itzalean.

Bide zabalean, berriz, mendebalderantz urratsak egiten segitu, eta, Karamuza haitza atzean utzi eta berehala, Lacorretundo ur-putzura iritsiko gara. Eskuinera joko dugu hango bidebanatzean, eta iparraldera egingo ditugu urratsak, soa lau haizeetara luzatzen dugun bitartean.

25 minutu emango ditugu horrela, basabide samurrak ederki lagunduta. Momentu batez, mugarritxo batek gonbita egingo digu pagadian sartzeko. Basoan barrena sartu-irtena egingo dugu, eta Gibilloko otso zulo zaharra ikusiko dugu. Bi horma sendo eta egitura etnografiko horiek izaten duten zuloa ikusiko ditugu han, pagadiaren babesean.

Bide nagusira irten eta aurrera eginda, bide sarda batera iritsiko gara. Orduan, eskuinera hartu eta Salida de la Lobera parajean barrena jarraituko dugu, bare-bare. Fortuna putzuaren paretik igaro ostean —harri batek inskripzio bitxi bat dauka—, Hoyo Grandera iritsiko gara.

Bide sarda bat agertuko zaigu sakonune karstikoaren parean garela. Eskuinera okertzeko unea da, baita Andagoiara abiatzekoa ere. Hegoalderantz abiatuko gara orduan, astiro-astiro, zuhaitzek maskaratutako berdeguneak han eta hemen ditugula. Hala, beraz, basabidetik irten gabe, Pared ur-putzura helduko gara. Putzuaren albotik igaro, eta Atagurengo tumulua ikusiko dugu ezkerraldean. Aurrerago, gainera, izen bera daraman atakatik pasatuko gara. Talaia karstikoan sigi-saga eginez, Andagoiara doan bideari helduko gatzaizkio. Halaxe amaituko da ibilbidea.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Athleticeko jokalariak, iragan jardunaldian, Almeriaren aurka lortutako garaipena ospatzen. ©MONIKA DEL VALLE / FOKU

Une gozoan segitu nahi du

Ainara Arratibel Gascon

Athleticek Sevillaren zelaian jokatuko du gaur. Vivian eta Yuri ez daude jokatzeko moduan, baina ez da espero Valverdek aldaketa askorik egitea
 ©BERRIA

Arrastoa utzi dute

Julen Etxeberria

Azken urteetan punta-puntan ibilitako zenbait ziklistak erretiroa hartu dute edo hartuko dute aurki: Vincenzo Nibalik, Alejandro Valverdek, Philippe Gilbertek eta Tom Dumoulinek.
<b>Iker Vicente eta Julen Alberdi <em>Txikia IV.a</em>, abuztuan Donostian jokatutako Urrezko Kopan.</b> ©JON URBE / FOKU

Onenen arteko saria nahi dute

Jon Ander De la Hoz

Alberdik, Larrañagak, Vicentek eta Rodriguezek jokatuko dute bihar Urrezko Aizkorako txapela
Valentziako jokalariak gol bat ospatzen Lucas Torroren aurrean ©JESUS DIGES / EFE

Osasunak bigarren porrota jaso du etxean

Beñat Mujika Telleria

Saiatu den arren, egun beltza izan du Osasunak. Chimy Avilak penalti bat huts egin du, eta Unai Garciak eta Ruben Peñak txartel gorria ikusi dute.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...