Mendilibar: «Zaila izango da iazkoa berriro egitea»

2019ko azaroaren 8a
00:00
Entzun
Eibarren gutxik ahaztu dute iaz taldeak Real Madrili Ipuruan eman zion astindua: 3-0 irabazi zion. Espainiako taldea bisitan dator berriro bihar, eta asko izan dira iazkoa gogoan ekarri dutenak. Jose Luis Mendilibar, ordea, zuhur mintzatu da. «Zaila izango da iazkoa berriro egitea». Argi du zer egin behar den aukeraren bat izateko: «Ondo ekin behar diogu partidari, eta partida osoan kontzentrazioari eutsi. Ez dugu beldurrik izan behar. Lehia gogortu behar dugu, Real Madril zailtasunetan jarri, eta eragotzi hark eramatea neurketaren pisua».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.