Mendi ibilbidea

Baiguraren hegitik

Baigurarekin batera, Erregelu, Laina eta Haltzamendi mendiek osatzen dute mendilerroa.
Haltzamendi, Baigura eta Erregelu. Ikuspegi ederra eskaintzen dute.
Haltzamendi, Baigura eta Erregelu. Ikuspegi ederra eskaintzen dute. MIKEL ARRIZABALAGA Tamaina handiagoan ikusi

Mikel Arrizabalaga -

2021eko urtarrilak 12

Baigura Nafarroa Beherearen eta Lapurdiren arteko muga egiten duen mendilerro baten gailurrik nagusiena da. Mendilerroa beste hiru mendik osatzen dute: Erregeluk, Lainak eta Haltzamendik. Oso erraza da lau tontorrak lotzea, eta, bertara igotzeko, hainbat abiapuntu daude: Heletako Bixintxoko kapera, Luhuso, Bidarraiko Latxaia auzoa, Ortzaizeko Ugartzan auzoa eta Irisarriko Lukaindegia auzoa. Guk, tontorrera igotzeko, Heleta eta Luhuso herriak lotzen dituen errepidean dagoen Blantxarte lepoa aukeratuko dugu. Toki oso ezaguna da parapentea egiten dutenentzat. Lapurdiko beste bi mendi handienak bezala (Larhun eta Artzamendi), garaiera apala duen Baigurako tontorrean ere, antenak eta goraino igotzeko errepidea aurkituko ditugu. Hala ere, beste mendietatik bereizita egoteak gertuko herri eta mendien ikuspegi ederra eskaintzen du.

Blantxarteko lepoan dagoen aparkalekuan emango diogu hasiera ibilaldi honi. Honen ondotik, zabaltzen den lurrezko pista hartu eta langa bat gurutzatu ondoren, bidea norabidez erabat aldatu, eta igotzen hasiko gara. Antenaraino doan errepidea gurutzatu, eta aurrez aurre ikusiko dugun bidetik jarraituko dugu. Berehala, bidea leundu, eta Buztingorriko bordaren ondora iritsiko gara. Larre zabal hauetatik ipar aldera dugun ikuspegia zabaltzen hasiko zaigu. Egurrezko zutoin bat erreferentzia gisa hartuta, aldapa piko bati ekingo diogu, gertu dagoen pagadi txiki batera igotzeko.

Bidezidor nabarmenak gertu ikusiko dugun harresi harritsura hurbilduko gaitu. Eskuin aldetik igaro, eta beste aldeko larreetara aterako gara. Tontorra ikusiko dugu, baina oraindik tarte maldatsu bati egin beharko diogu aurre. Xenda garbiak, altuera irabazi, errepidea berriro gurutzatu, eta, antenen basoaren ondotik pasa eta gero, mendiaren gandorretik jarraituko dugu, Baigurako tontorrean gaudela adierazten duen harri pilo bat ikusi arte. Luzea da Haltzamendiraino hedatzen den gandorra. Bertatik, Pirinioetatik itsasoraino marrazten den ikuspegiaz gozatu ahal izango dugu. Mendi honetan, hiru dira muga egiten duten herriak: Luhuso, Ortzaize eta Bidarrai.

Abiapuntura itzultzeko tenorean, igotako mendiaren gandorretik jaitsiko gara, bigarren mailakoa den Erregelu mendiaren oineraino. Gandor horretan, orientazio mahai bat ikusiko dugu. Malda motz batek tontorrean utziko gaitu, eta hemen ere, antena txiki batzuk topatuko ditugu. Bost dira muga egiten duten herriak: Luhuso, Lekorne, Heleta, Irisarri eta Ortzaize.

Tontorretik beheranzko bideari ekingo diogu, hasieran gandorrean zehar eta gero, mendiaren mazalean zabaltzen den bidetik. Mendi lepo batera iristean, norabidea erabat aldatu egiten da, eta seinale zuri-horiek erakusten diguten bidetik jarraituko dugu. Jaitsiera eroso horrek atsedenleku baten ondora eramango gaitu. Xenda bide zabala bihurtu, eta pagadian sartuko da. Altuera azkar galdu, eta berehala helduko gara igoeran ikusi dugun Buztingorriko bordaren ondora. Abiapuntura itzultzeko, igotzeko erabili dugu bidetik jaitsiko gara.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Altuna eta Olaizola, atzo, Bilboko Bizkaia pilotalekuan. ©Marisol Ramirez / FOKU

Erakustaldia eman dute Altuna III.ak eta Mariezkurrena II.ak

Berria

Aise gailendu zaizkie Olaizola II.a-Rezustari, eta Binakako Txapelketako hirugarren puntua eskuratu dute. Bigarren dira sailkapenean.

Eibarreko jokalariak Bryan Gilen gola ospatzen, atzo, Balaidosen. ©Salvador Sas / EFE

Dmitrovic eta Gil salbatzaile, berriro ere

Berria

Neurketa hasi eta berehala hartu du aurrea Celtak, eta aukerarik onenak ere haiek izan zituzten, baina Dmitrovicen geldiketek eta Bryan Gilek bigarren zatian sartutako golak puntu bat eman diete armaginei.

Gipuzkoa Basketeko eta Bartzelonako jokalariak, atzo Illumben (Donostia) jokatutako neurketan. ©Javier Etxezarreta / EFE

Porrot egin dute bai Gipuzkoa Basketek eta bai Baskoniak

Berria

Donostiarrek 68-110 galdu dute Bartzelonaren aurka, eta gasteiztarrek 83-61 Valentziaren kontra.

Ander Gebara eta Jon Bautista, jota, zelai erditik ateratzeko prest, Betisek binakoa sartu berritan. ©GORKA RUBIO / FOKU

Lehendik ikusitakoa da

Jon Ander De la Hoz

Reala 2-0 jarri da aurretik, baina ez da gai izan irabazteko, eta Betisek aprobetxatu egin du partidaren azken txanpan bi gol sartu eta berdintzeko

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna