Albistea entzun

Mendi ibilbidea

Arritxurietako gaina

Oiartzun, Behe Erdi Aroan, burdinaren industria garrantzitsuagatik nabarmendu zen: familia askoren diru iturri nagusia izan zen.
Arritxurietako gainetik Aiako Harrira begira.
Arritxurietako gainetik Aiako Harrira begira. M. ARRIZABALAGA Tamaina handiagoan ikusi

Mikel Arrizabalaga -

2021eko maiatzak 11

Aiako Harriko Parke Naturalean (Gipuzkoa) badira oso ezagunak diren eta bisitari ugari izaten dituzten mendiak: Irumugarrieta, Txurrumurru, Erroilbide, Bianditz, Urdaburu eta beste zenbait. Horien ondoan, berriz, altuera apalagoko diren eta mendizale gutxiago izaten dituzten beste hamaika mendi goititzen dira. Ibilaldi txiki honetan, horietako bi lotuko ditugu, ibilbide zirkularra osatuz.

Karrika eta Tornola errekek zeharkatzen dituzten ibarren gainean dauden Pagolarre eta Arritxurietako gaina Aiako Harriko mendigunearen talaia paregabeak dira. Lehenak ez du garrantzi berezirik, baina bigarrenean, Arritxurietako gainean, alegia, harrespil edo mairu baratze bi ikusteko parada izango dugu. Ez dugu ahaztu behar eremu hau megalitoz josita dagoela, eta ohikoa izaten dela gure arbasoek utzitako arrastoak han eta hemen ikustea; gertu dagoen Oialekuko mairu baratzeak dira denetan ezagunenak.

Ergoien auzoan dagoen Pagoaldeko industrialdeko aparkalekutik abiatuko gara. Pista asfaltatuan ibiltzen hasi bezain pronto, gure eskuinera, Fagoaga dorretxe ederra ikusiko dugu. Oiartzun, Behe Erdi Aroan, burdinaren industria garrantzitsuagatik nabarmendu zen: familia askoren diru iturri nagusia izan zen. Garai haietan olagizon garrantzitsuak izan ziren Fagoaga familiaren bizilekua izan zen XV. mendeko eraikin hori. Gaur egun, zaharberritua eta egokituta dago.

Eraikina atzean utzi, pistan barrena igotzen hasi, eta, bihurgunean bide zabala utzita, ezkerretik, txabola baten ondotik ateratzen den bidexka hartuko dugu. Aurrez aurre, garo artean marrazten den xenda pikotik aurrera egingo dugu alanbrezko hesiarekin bat egin arte. Basoan murgilduko gara, eta tarte batzuetan ikusgaitz den xendatik gorantz igotzen jarraituko dugu beste hesi batekin topo egin arte. Basoaren beste aldera pasatu, eta metro batzuk gorago dagoen lurrezko pista zabala bilatuko dugu.

Kilometro erdi eskas beteko dugu. Pista utzi, eta ezkerretik ateratzen den zidorra hartu dugu, Pagolarreko tontorrera igotzeko. Igo garen kontrako aldetik jaisten hasiko gara, gertu ikusiko dugun Pullegiko bordaren ondora zuzentzen den xendatik. Bordara heldu, eta haren azpiko aldetik igarotzen den pistara jaitsiko gara. Pullegiko araztegia eskuinera utzita, aurrera segituko dugu, eskuin aldetik ateratzen den lurrezko pista batekin topo egin arte. Hasieran malda bizia duen bide honek Arritxurietako gainera gerturatuko gaitu. Baina, horretarako, ezkerraldean oso nabarmena den xenda bat hartu beharko dugu. Berehala, Arritxurietako harrespil edo mairu-baratzea ikusiko dugu, nahikoa egoera onean. Baso txiki bat zeharkatu, eta erraz igoko gara tontorrera. Bertan, harrespil edo mairu baratze hondatuaren ondoan, erpin geodesikoa eta Aiako Harriaren ikuspegi paregabea daude.

Abiapuntura itzultzeko, igotako bidean 300 bat metro atzera egin, eta ezkerretik zabaltzen den bidetik erraz galduko dugu altuera. Pista zeharkatu, eta jaisten jarraituko dugu, Zulatxipi bordaren ondora jaitsiz. Aurrerago, Maradi baserria dago, eta gertu, Pagoaldeko industrialdea.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©Osasuna

Karolina Sarasua iraindu eta mehatxatu zuten gazteak identifikatu ditu Poliziak

Berria

Adin txikikoak dira guztiak, eta, beraz, Adin Txikikoen Fiskaltzaren eskuetan gelditu da jazoerari buruzko ikerketa.

Fernando Llorente, Eibarreki azterketa medikua pasatzen. ©SD EIBAR

Fernando Llorentek Eibarren jokatuko du

Julen Etxeberria

36 urteko aurrelaria talderik gabe zegoen, eta denboraldia amaitu arteko kontratua adostu du eibartarrekin. 

Rodrigo Salinas Bidasoako jokalaria, jaurtitzen, atzo. ©GORKA RUBIO / FOKU

Bidasoak lehen garaipena lortu du Europako Ligan

Berria

Irundarrek lehen zatian eginiko lanari esker irabazi diote Pfadi, Artalekun, ligaxkako bigarren jardunaldian: 32-28

Alaveseko jokalariak, partidako gol bakarra ospatzen, Mamadou Loumek sartutakoa. ©DAVID AGUILAR / EFE

Arnasaldi sakona

Eñaut Agirrebengoa

Alavesek bigarren garaipena kateatu du, Elxen aurka, Loumen gol bati esker. Jaitsieratik irten da behin-behinean

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.