Albistea entzun

KRITIKA. Antzerkia

Neskato ameslaria

Hainbat instituziotako ordezkariak, atzoko ekitaldian.
Hainbat instituziotako ordezkariak, atzoko ekitaldian. GORKA RUBIO / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Agus Perez -

2021eko ekainak 12

'Mundopolski, extragedia y rebelión'

Ekoizpena: Nafarroako Antzerki Eskola. Egileak: Jon Gerediaga, Unai Garate. Zuzendaritza: Ander Lipus. Musika: Aitor Agiriano. Jantziak: Maria Sagues eta antzezleak. Antzezleak: Nelly Movsesyan, Pablo Cañete, Maia Ansa, Maria Zubiaur. Lekua: Nafarroako Antzerki Eskola, Iruñea. Eguna: Ekainak 10.

Nafarroako Antzerki Eskolan izan dugu hogei urte geroago Mundopolski, extragedia y rebelión berriro ikusteko parada, Ander Lipusek zuzenduta eta hango ikasleek gradu amaierako lan bezala antzeztuta.

Alex Gerediagaren zuzendaritzapean ikusi genuen jatorrizko Mundopolski hark Erreboltaren ziaboga eraman zuen azpititulutzat euskarazko bertsioan, eta beste mugarri bat ezarri zuen Antzerkiola Imaginarioaren ibilbidean, besteak beste 8 olivetti poetiko benetan iraultzaile haren ostean. Miren Gaztañaga, Na Gomes eta Miriam K. Martxante izan ziren antzezleak, eta obra aurreratu hark ia-ia jokoz kanpo utzi bagintuen ere, orain berriz ere ikusteak eta ikusleengan emozioa eta txalo beroak piztu dituela jakiteak asko esaten digu bai Bilboko Mina espazioan eratutako kolektibo abangoardista hartaz bai obra mitiko honen esanguraz.

Jon Gerediagak eta Unai Garatek idatzitako testua gure garaietako parabola konplexutzat har daiteke, eta mundu baten desagerpenaren eta datorrenaren aurreko erresistentziarako dei desesperatutzat ere jo dezakegu. Artisten kolektiboari begira, Bilboko Udalak itxia zuen bere kontrolpean ez zegoen Mina espazioa, eta horrek azaldu dezake testuari darion etsipena, baina egoera globala ere kontuan hartzeko modukoa zen: igaroa zen Sobietar Batasunaren desegitearen osteko lehen hamarkada, eta ustezko buruargiek Historiaren amaiera ere iragarria zuten. Ez dira, beraz, kasualitate testuan beleei egindako aipamenak, hasierako aurresku-musika erdi techno erdi deformatua kasualitatea izan ez den bezala.

Ia argumenturik ez duen istorio honetan, Poloniako pailazo troskista, suntsitu eta esperantzarik gabeko bat da protagonista. Historia garaileek idazten omen dute, eta kontakizun ofizialak armairu gotor batean utzi du ahaztuta, baina berarekin batera handik aterako da neskato ameslari bat, bizipozaren alde borrokatzera determinatua dagoena. Jatorrizko obran, emakume korifeo batek egiten zuen protagonisten eta ikusleen arteko lotura, baina oraingo bertsioan pertsonaia bikoitza sortu du zuzendariak, esaldi hanpatuak korifeo nagusiaren esku utzita eta bestea eremu eszenikoa garbitzera bidalita. Azken horrek esana da harribitxi hau: «Zenbat zikintzen dute iraultzek!».

Izan ere, egunkari zimurtuz beteta agertu da eremu eszenikoa, eta iragan galduaren sinbolo izan diren orri horiekin eratu dira loreak, largabistak, metrailetak eta mantak, suntsipena baino iragartzen ez zuen eremu abandonatu hartan. Amaiera aldera, eta dena ordena berriaren gustura geratu denean, bandera gorri inprobisatua komuneko zuloan sartuta geratu da, eta agertokiaren beste muturretik antzoki bateko besaulki tolesgarri hutsak begiratu dio eszenaren desolazioari.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Zazpi aretotan egituratu dituzte Jose Antonio Sistiagaren ehundik gora piezak; irudian, bisitari bat 1970etik 1997ra bitarteko mihise bati so. ©MAIALEN ANDRES / FOKU
Ion Celestino eta Iñaki Sagardoi Iruñerriko kultur loraldiaren inguruan hizketan, atzo, XX. Topaldia jardunaldian. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Elkarlanaren bidegurutzean

Olatz Enzunza Mallona

Azken urteotan Iruñerrian sortutako kultur loraldia izan dute hizpide Ion Celestinok eta Iñaki Sagardoik Bilborock aretoan egin den XX. Topaldian.
<em>Enborretik</em> bildumaren aurkezpeneko protagonistak, ezkerretik eskuinera: Agurtzane Solaberrieta, Pello Otxoteko eta Karmen Esteban. ©JON URBE / FOKU

Artzeren enborraren adaxkak

Alex Uriarte Atxikallende

Balea Zuria argitaletxeak Joxan Artzeren 'Enborretik' olerki antologia kaleratu du. Artzeren testuekin osatu dute, eta haren grafia originalarekin plazaratu dituzte batzuk

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.