Aitatasun baimena hamalau egunetik 28ra luzatuko du Frantziako Gobernuak

Ikerketa baten arabera, orain ezarrita dauden hamalau egunak ez dira nahikoak aitaren eta haurraren arteko lotura bat sortzeko

Paulo Ostolaza.
2020ko irailaren 24a
00:00
Entzun
Ipar Euskal Herrian 28 eguneko baimena eskatu ahal izango dute aita izaten direnek —lesbianek oraindik ez dute legez aitortuta umeak sortzeko eskubiderik—. Orain arte hamalau egunekoa zen epea, baina luzatzea erabaki du Frantziako Gobernuak; 2021eko uztailetik aurrera sartuko du indarrean lege berria.

Neurri horrekin, Parisek «oinarritik» egin nahi du parekidetasunaren alde. Aitatasun baimena ezarri zutenetik, 2002tik, lehen aldiz luzatuko du epea. Frantziako Gizarte Segurantzaren aurrekontuan gehituko dute erreforma datorren urtean; egun, gobernuak 260 milioi euro bideratzen ditu horretara; 2021ean, 520 izango dira, eta 2022an, 780.

Boris Cyrulnik neuropsikiatrak haurren bizitzako lehen mila egunei buruz eginiko ikerketa batean oinarritu da Paris legea aldatzeko; haren arabera, oraingo hamalau egunak ez dira nahikoak aita-umeen arteko lotura sortzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.