«Txertaketa kanpainak egiten ondo entrenatuta gaude munduan»

arantxa iraola
2020ko irailaren 27a
00:00
Entzun
Txertoetan aditua da Del Val. Arloko ikerketak «bizkor» doazela onartu du, baina «zuhurra» da.

Txertoa lortzeko egitasmo asko daude martxan. Zure kalkuluen arabera, noiz lortuko da?

Nik ez dut kalkulurik egiten. Argi dut aurtengo udazkenerako edo negurako ez dela izango; populazio osoarentzat, behintzat, ez.

Gero diseinatu egin beharko da plan bat mundu osorako...

Bai, baina txertaketa kanpainak egiten ondo entrenatuta gaude munduan. Oraintxe lortu da, esaterako, pandemia baten erdian, Afrikan poliomielitisa desagerraraztea. Eta, adibidez, baliabide gehiago dituzten herrialdeek garestiago pagatzen dituzte umeentzako txertoak, herrialde behartsuagoek gutxiago pagatzeko. Sistema hori ondo olioztatuta dago. Munduan dagoen sistema solidarioenetako bat da; gosearena baino gehiago. Elikagaiak izan badira, baina ez dira ondo banatzen. Txertoekin, egiten da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.