HILBERRIA. Ludo Docx

Flandriako euskaltzalea

BERRIA.
Ekhi Erremundegi Beloki.
2021eko abenduaren 15a
00:00
Entzun
Ludo Docx euskaltzalea zendu da, 74 urte zituela. Flandriako Berlaar herrian sortu bazen ere, 1973an Euskal Herrira etorri zen. Besteak beste, Flik elkartea sortu zuen, Flandriatik ikastolentzat, Ipar Euskal Herriko ikastolak laguntzeko eta dirua biltzeko. «Flandrian antolatzen ziren besten bidezsosa bildu, eta ondotik Flandriarlagunak ekartzen zituen udan, ikastolen eraikuntzak auzolanean laguntzera», gogorarazi du Seaskak, Docx omentzeko eta haren lana eskertzeko idatzitako agiri batean.

Euskal Herriaz maitemindua zen, eta euskara ikasi zuen Lazkaoko (Gipuzkoa) Maizpide euskaltegian. Flandriaren Etxea ere sortu zuen Donapaleun (Nafarroa Beherea), eta bertan bizi izan da orain dela guti arte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.