Paul Bilbao. Kontseilua

«Aukera izango da euskarazko zerbitzua jasotzeko, eta hori aitzinamendua da»

2018ko ekainaren 24a
00:00
Entzun
Aurrerapausotzat jo du Kontseiluak Euskal Elkargoaren erabakia. «Onartu den dokumentuak eremu zabal bezain mamitsuak hunkitzen ditu, bai sustapen politikak jartzeko asmoetan, baina baita instituzioaren barne eta kanpo funtzionamenduari begira ere», adierazi du Paul Bilbao idazkari nagusiak. «Euskal hiztunek aukera izango dute euskarazko zerbitzua jasotzeko, eta hori aitzinamendua da».

Aurrerapausoa ikusi arren, ohar egin du Kontseiluak: hizkuntza eskubideak ez daude bermatuta. «Lege babesik ez egoteak muga anitz ekartzen dizkio euskararen garapenari, bai euskal hiztunei, bai euskal instituzioei. Frantziako Estatuaren hizkuntza politikak ziurgabetasunean uzten du euskararen garapena». Bilbaok adierazi du elkargoak «lagun» izango duela euskalgintza, urratsak egiteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.