Juan Mari Irusta. Historiazalea

«Batelik gabeko santakrutzak danborradarik gabeko Donostia ziren»

MAITE ALUSTIZA.
Maite Alustiza.
Andoain
2017ko apirilaren 30a
00:00
Entzun
32 urtez eskopetari atera zen Juan Mari Irusta (Andoain, 1940) santakrutzetan. Ondo gogoan ditu batelak zeudeneko garaiak ere. Ohitura horien inguruko bi liburu idatzi eta argitaratu berri ditu.

Noiz atera ziren eskopetariak lehenengoz? Nolatan?

Lehen, ez zen zerbitzu militarrik egiten, arma zerbitzua egiten zen: 18-60 urte arteko gizonak milizianoak ziren, eta herri bakoitzak bere milizia zeukan. Urtero, armen alardea egiten zen; hiru eguneko festa. Herri bakoitzean, santuaren egunean, prozesioan ateratzen zuten santua, armekin. Hortik dator Andoainen Santa Krutz egunean ateratzearena.

Gaur egun arte, egon da etenik?

Bigarren karlistada bukatu zenean, utzi egin zen. Foruak kenduta, derrigorrezkoa jarri zuten zerbitzu militarra. Gero hasi ziren, 1919an, Errepublikara arte. Eta 1957tik aurrera, berriro, Santa Krutz elkarteak antolatuta.

Uste duzu luze jarraituko duela?

Bi kuadrilla daude orain, baina pixkanaka zahartzen ari dira...

Batelen ohitura galdu zen. Zergatik?

Presa bat zegoen, eta kendu egin zuten; ura jaitsi egin zen, eta ezin zen atera. 1985era arte egin ziren.

Nola gogoratzen dituzu?

Sekulako jendetza ekartzen zuten; batelik gabeko santakrutzak danborradarik gabeko Donostia ziren. 1950ean, piraguekin hasi ziren, eta, gero, txalupekin. 1962an, Gipuzkoako beste herrietakoak etortzen hasi ziren. Bi txanda egiten ziren, Kontxan bezala. Portaletasen egoten ziren artekarien erdiak Andoainera etortzen ziren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.