Ziberburujabetza helburu duen jardunaldia

2021eko urriaren 12a
00:00
Entzun
Gizartearen digitalizazio demokratikoago bat sustatu eta Euskal Herria «ziberburujabetzara bidean» jartzeko helburuarekin, ostiral arratsaldean EH Digitala jardunaldia egingo dute Errenteriako (Gipuzkoa) Lekuona aretoan, 16:00etatik aurrera. Ekainean, ziberburujabetzari buruzko eztabaidarako oinarriak jaso eta «kapitalismo digitalaren» aurka alternatiba bat eraikitzeko xedea duen manifestu bat aurkeztu zuten, eta ostiraleko egitaraua osatuko duten hitzaldiek segida emango diote piztutako hausnarketa horri. Hizkuntzaren digitalizazioa eztabaidagai izango dute, lanaren robotizazioarekin eta demokrazia eta humanitate digitalekin batera, zenbait adituren parte hartzearekin. Jardunaldietan parte hartzeko izen ematea EH Digitalaren webgunean egin daiteke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.