Baztertu egin dute preso baten obrari buruzko erakusketa

2018ko uztailaren 5a
00:00
Entzun
Zigor Merodio euskal presoaren Zorroztarria eskultura obraren inguruko argazki erakusketa bat egitekoa zen Edu Martinez Donostia Ospitalearen atartean. LAB sindikatuak salatu egin du azkenean ez dela erakusketa egingo, eta protesta egingo du ospitalearen atarian, gaur bertan: «Zentsura ekintza honen aurka erantzungo dugu, jende guztiak ikusi ahal dezan zuzendaritzak ezkutatu nahi duena». Osakidetzak ohar baten bidez azaldu zuen atzo erakusketa bertan behera uzteko arrazoia: «Donostia Ospitaleak hiru urte baino gehiago daramatza atarian erakusketak egiten, osasun zentroaren ingurunea humanizatzeko xedez. Sekula ez du egin eduki politikodun erakusketarik». LAB sindikatuaren arabera, erakusketak ez dauka «izaera politikorik».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.