Albiste faltsuen inguruko dokumental bat estreinatu du HBOk

urtzi urkizu
2020ko martxoaren 22a
00:00
Entzun
HBO ordainpeko plataformak—Hego Euskal Herrian ikusgai— After truth: Disinformation and the cost of fake news dokumentala estreinatu zuen ostiralean (Egiaren ostea: Desinformazioa eta albiste faltsuen kostua). Andrew Rossik zuzendu du, ekoizlea CNN kateko Brian Stelter da, eta Ameriketako Estatu Batuetan albiste faltsuen zabalpenak izan dituen ondorioak aztertzen ditu.

Elkarrizketatuen artean Pizzagate auzian murgilduta egon zen pizzeria baten jabea dago: James Alefantis. Izan ere, albiste faltsuen biktima izan diren hainbat herritar azaltzen dira lanean, beren lekukotza ematen. The Washington Post egunkariko Keith Alexander kazetaria —Pulitzer sari bat du— elkarrizketatu dute; baita Yochai Benkler Harvardeko Unibertsitateko irakaslea ere. Jerome Corsi konspirazioaren teorikoa, Oliver Darcy CNNko berriemailea eta Adam Goldman The New York Times egunkariko kazetaria dira beste elkarrizketatuetako batzuk.

Iaz FBIk ohartarazi zuen desinformazio kanpaina batzuk abiarazi zirela AEBetako presidentea hautatzeko hauteskundeei begira. Dokumentalean ageri denez, kazetari, hezitzaile eta ikerlari ugari desinformazioaren aurka ari dira lanean buru-belarri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.