June Crespo

2015eko abuztuaren 30a
00:00
Entzun
(Iruñea, 1982)

Nerabe zela, bi pasio zituen: biologia eta arte ederrak. Bigarrenaren alde egin zuen, eta EHUko Arte Ederren Fakultatean egin zituen unibertsitate ikasketak, Leioan (Bizkaia). Bakarkako zenbait erakusketa egin ditu 2005etik gaurdaino, eta hamaika mostra kolektibotan ere erakutsi ditu bere lanak; batez ere «instalazio eskultorikoak», bere esanetan. Besteak beste, Gasteizko Montehermoso arte zentroaren, Bilbo Arte Fundazioaren eta Bizkaiko Diputazioaren bekak jaso ditu azken urteotan, eta artistentzako egonaldiak egin ditu Austrian eta Suedian. Azken hamabost urteotan Bilbo izan du bizitoki, eta orain Amsterdamera doa, De Atelier instituzioak bi urterako emandakobeka bati esker. Irabazi ditu sari batzuk; horien artean entzutetsuena, Eusko Jaurlaritzak emandako Gure Artea, 2013an. Erronka artistiko bat dauka: «Elementu figuratiboak kenduz joan nahi dut, ea zer gertatzen den ikusi ahal izateko».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.