Maddi Oihenart

2015eko abuztuaren 2a
00:00
Entzun
(Barkoxe, 1956)

Berdin du askorentzat kantari ia bakar izatea, dohain berezkoz jantzia, Zuberoako herri kantagintzaren, landako kantu gordin a cappellazkoaren ordezkari gailen izatea. Maddi Oihenarti berari oraindik ere kosta egiten zaio bere burua kantaritzat ikustea, publikoaren aurreko kantaritzat ikustea, nahiz eta jada ibilbide oparoa duen osatua. Hor dira Lürralde zilarra (Agorila, 1998) eta Arbaila (Kultulan Diskak, 2002) hastapenetakoak, Mixel Etxekopar eta Mixel Arotzerekin sortuak, herri kantetan txertatuak. Hor dira beste musikari batzuekin elkarlanean jazz ahaireetara hurbildukoak ere: Ihargi Min (Metak, 2003) Joxetxo Goia-Aribe saxo jotzailearekin; Hari Biru (Elkar, 2007) eta Baldi (NO-CD Records, 2010)Juantxo Zeberio piano jotzailea bide lagun izanik, Txema Garces (kontrabaxua) eta Pello Ramirezen (biolontxeloa, eskusoinua) parte hartzearekin. Berari lagun artean abestea gustatzen zaio batez ere, kantua elkarrenganako gune eta transmisiotzat baitu. Ez da kasualitatea, hain zuzen ere, transmisio hori biltzen lan egitea Su Azia elkartean duela lau urtez geroztik. Haatik, lan berri baten prestaketan dihardu orain, Jeremie Garat musikari zuberotarrarekin eta Romain Baudoain okzitaniarrarekin: «Kantu tradizionalak eta guhaurk sortutakoak izango ditu, bietarik. Ondo bidean udazkenean atera beharko litzateke».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.