William Josek Wolverhamptonen jokatuko du, utzita

2021eko urtarrilaren 24a
00:00
Entzun
Realeko jokalarien artean, izan zen atzo mugimendurik. Esaterako, Willian Josek utzi egin zuen talde txuri-urdina, donostiarrekin hiru urte eta erdiz aritu eta gero. Donostiako taldeak «eskertu» egin zion orain artean egindako lana. Txuri-urdinen esanetan, Ingalaterrako taldearekin akordio bat egin du, eta han ariko da aurrelari brasildarra sasoia amaitu artean.

Kontuak kontu, ondo bidean ingelesek aukera izango dute Wilian Jose fitxatzeko, hori lotu baitute bi aldeek. Brasildarra 2017an heldu zen Donostiara, eta, ordutik, hiru sasoi eta erdi egin ditu txuri-urdinekin. Europa ligan lortu du bere markarik onena ezartzea; Vardarren aurkako neurketan, lau gol sartu zituen. Ordukoan, 0-6 irabazi zuen Realak. Carlos Fernandezek Sevillako aurrelariak ordezkatuko du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.