Castillo Suarez.
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak. ZIRRI-ZARRA

Jauzi

2016ko irailaren 20a
00:00
Entzun
Adolfo Araiz sutan ikusi dudan aldi bakarrenetako bat izan zen, kudeatzaile lanean ari zela, mendeko langile batek politikoa (izan) zela aurpegiratu zionean. Gauzak ez direla nahasten ahal oihukatu zion, haserre. Bereizteko lanbide bat eta bestea. Aspaldi zeukan lehen lerroko politika utzita, eta ez dut uste politikara publikora bueltatzeko aukerarik/asmorik zuenik orduan. Hamaika buelta eman ditu munduak harrezkero, eta lehendakarigai izendatu zuen EH Bilduk handik urte batzuetara, gainera, bere kudeatzaile izaera nabarmenduz. Ez dakit noizbait administraziora bueltatuko den, ezetz esango nuke, baina lanbide batzuetan gure iraganak uzten duen arrastoa handia da. Handiegia, apika. Izan ere, asepsia maite du administrazioak alorrik kutsatuenetakoa izanagatik.

Burutara etorri zait pasarte hura berriki irakurri dudalako EH Bilduko hautagaien gutuna azalduz zergatik egin duten jauzi kazetaritzatik politikara. Polita da testua. Eta sinesgarria. Baina ez da jauzi hori arduratzen nauena, kontrako jauzia baizik. Oso zaila iruditzen zaidalako politikatik funtzio publikora bueltatzea. Beharbada ez da orain egin beharreko gogoeta bat. Beharbada ez dute hedabide publiko batera bueltatzeko asmorik. Seguruenik ez dute pentsatu ere egin. Baina pena handiagoa ematen didate galdu ditugun kazetariak irabazi ditugun hautagaiak baino. Batik bat hedabide publikoetan aritu diren aldetik. Atzera bueltarik gabeko lanbidea iruditzen zait politika. Horregatik iruditzen zait beldurgarria bezain kitzikagarria. Horregatik ez da nire hautua inoiz izan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.