ELAk soldata arrakala «garbitu» du hiru eraikinetan

2021eko ekainaren 10a
00:00
Entzun
ELAko ordezkariek ekintza sinboliko bat egin dute Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako eraikinen eta lokalen garbiketako azpisektorean. Emakunderen (Gasteiz), CEBEKen (Bilbo) eta Bretxako (Donostia) eraikinak garbitu dituzte, pairatzen duten soldata arrakala ikusarazi nahian. Sindikatuak kanpaina bat abiarazi zuen maiatzaren 24an, emakume garbitzaileen auzia salatzeko. Kanpaina horrek helburu argia dauka: «Feminizatuta dagoen eraikinen eta lokalen garbikuntzak maskulinizatuta dagoen kaleko garbikuntzarekin alderatuta pairatzen duen soldata arrakala behingoz ezabatzea».

ELAk azpimarratu du «posible» dela administrazioaren azpikontratetan dagoen aldea ezabatzea, borondate politikoa baldin badago, betiere. «Emakumeen eta gizonen arteko berdintasun erreala eta soldata-arrakala ezabatzea kontratazio publikoaren erdigunean kokatu behar dira. Erantzukizun politikoagatik egin beharreko auzia da».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.