Bidasoa lehiara itzuliko da gaur, Plocken aurka

2021eko abenduaren 7a
00:00
Entzun
Bidasoak gaur jokatuko du berriro, koronabirus oldarraldi baten erruz bi aste pasatxo lehiatu ezinik egon eta gero. Lau partida atzeratu dizkiote: Europako Ligako bi eta Asobaleko beste bi. Gaur, etxean ariko da, Europako Ligako seigarren jardunaldian, Wisla Plocken aurka (20:45, ETB4). Irundarrek bi puntu dituzte hiru partida jokatuta, eta, poloniarrek, sei, lau jokatuta. «Ez ditugu arazoak atzean utzi, baina erronkei aurre egiteko gai gara», esan du Jacobo Cuetara Bidasoko teknikariak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.