Ahal Dugu-k dio ez dela Errejonen zerrendaren beldur

2019ko irailaren 24a
00:00
Entzun
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Ahal Dugu-ren Komunikazio idazkari Andeka Larreak esan du ez direla Iñigo Errejonen hautagaitzaren beldur, Ezker Anitzarekin eta Equorekin duten koalizioa —Elkarrekin Podemos— «sendoa» delako, eta haien arteko harreman politikoa «oso ona» delako. Gainera, gogorarazi du oraindik ez dagoela argi hauteskunde zerrenda hori non aurkeztuko den, ezta zerrendaburuak nortzuk izango diren ere.

Nafarroako Ahal Dugu-ko Mikel Builek, berriz, esan du Errejonek «aurkezteko eskubide osoa» duela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.