GAKOAK

2021eko ekainaren 13a
00:00
Entzun
Euskararen dekretu berriaren zirriborroa ez da oraindik argitaratu, baina berritasun nabarmenen berri eman du Nafarroako Gobernuak.
Eremu erdaldunean, meritua ere ez. 2017ko dekretuak ezarri zuen euskara meritutzat jo behar zela eremu ez-euskalduneko oposizio lehiaketetan. PSNren zirriborroak kontrakoa dio: Nafarroako hegoaldeko lan deialdietan euskarak zero puntu balio izanen du, «errealitate linguistikoa oinarritzat hartuta».
Eremu mistoan, jendaurrean soilik. Eremu mistoan ere ez da euskara meritutzat hartuko era orokortuan: «Jendaurreko postuetarako» bakarrik. Lanpostu horien zerrenda ez da hertsia izanen, eta handitu ahalko da. Osasun Departamentuaren kasuan, mediku eta erizain postuetarako bakarrik izanen da meritu euskara.
UPN-CDN, eredu. UPNk eta CDNk 2009an adostutako euskararen foru dekretua izan da PSNren arau berriaren inspirazio iturri nagusia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.