ZORTZI FINALISTAK

2015eko abenduaren 11
00:00
Entzun
«Txapelketaren bidaia hau izan da nire ibilbideko erronka handiena. Oso zortekoa sentitzen naiz 43 urterekin jarraitzen dudalako ikasten. Txapelketak berritu egin nau. Poz handiz bizi dut finalean egotearena. Poz bereziz. Bola estra bat balitz bezala bizi dut»

Jon Maia Zumaia, 1972

«Lan askotan teknikoki oso ondo ikusi dut neure burua, baina igual lan horietan jendearengana gehiago iristea falta izan zait. Nahiko nuke biak uztartzea: maila oso altua eman eta jendearengana iristea»

Iñaki Apalategi Beasain, 1982

«Finalean, maila ona esperientzia gehiago dutenek emango dute, eta ni saiatuko naiz beste kolore bat ematen oholtzan»

Oihana Iguaran Villabona, 1991

«Neure buruarekin sintonian aritu nahi nuke, sentituz kantatzen dudan bertso bakoitza, eta kantatu nahi dudan horretan kontzentrazio maila altuena jarriz»

Alaia Martin Oiartzun, 1987

«Ez da Euskal Herriko finala, baina daukagun mailarekin emankizun polit bat atera litekeela uste dut. Instintuz kantatuko dut»

Agin Laburu Astigarragaa

«Pizgarri asko ditu finalak. Badira esperientzia handikoak, finalean aritutakoak, eta baita aurrenekoz ariko direnak ere»

Unai Agirre Hernani, 1975

Finalean bagaude maiatzean hasi ginenetako batzuk, eta bagaude geroago sartutako beste batzuk ere, horrek dakarren irekitasunarekin»

Arkaitz Oiartzabal 'Xamoa' Oiartzun, 1985

«Gutxi dira Donostian euskarari ikusgarritasuna ematen dioten ekintzak; nik kontzientzia horretatik kantatuko dut»

Beñat Gaztelumendi Añorga, 1987
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.