BERRIA-ko langile batzordearen Oharra

Berria -

2019ko urtarrilak 11
Asteartean Nafarroako Foruzaingoa Maravillas gaztetxean sartu zenetik, protestak izan dira Iruñeko kaleetan. Asteartean eta asteazkenean, protestan ari zirenei oldartu zitzaizkien Foruzaingoa eta Espainiako Polizia, eta, besteak beste, Ion Orzaiz BERRIAko lankidea eta Ahotsa.info eta Plazaberri.info atarietako kazetariak borraz jo zituzten, lanean ari zirela. Hori dela eta, BERRIAko Langile Batzordeak zera adierazi nahi du:

1. Elkartasuna helarazi nahi die hiru langileei.

2. Kazetarien aurkako erasoak ikertzeko eskatzen du. Segurtasun indarren betebeharra da informazioaren profesionalen segurtasuna zaintzea euren lana egiten ari direnean.

3. Gertatua prentsa eta informazio askatasunaren aurkako eraso larria da. Ezin da onartu kazetari batek, mobilizazio baten berri emate hutsagatik, kolpeak jaso behar izatea.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna