Albistea entzun

'Sherlock Holmesen memoriak'

Azken arrasto bat, Watson

Idazlea: Arthur Conan Doyle. Itzultzailea: Aitor Blanco Leoz. Argitaletxea: Igela.

Irati Majuelo -

2022ko otsailak 13

Mundu osoan dira ezagunak Sherlock Holmesen ibilerak, hilketa korapilatsuak eta gertakari misteriotsuak argitzen maisu, bere lagun leial Watsonek lagunduta beti. Arthur Conan Doylek sortutako pertsonaia xelebreak arrakasta berehalakoa lortu zuen XIX. mende amaieran, baina bere gorabeherek zaletasun handia pizten dute oraindik ere irakurleengan, inteligentzia handiz jositako istorioak direla erakutsiz. Londres industrialaren argi-ilunak zeharkatzen ditu Holmesek, gaizkile maltzur eta itsusien atzetik, metodo deduktiboa eta logika ardatz, poliziaren ezgaitasunei irtenbidea aurkitu asmoz.

Sherlock Holmesen memoriak, beraz, literaturaren historiako saga ezagunenetako baten parte da, jatorrian The Strand Magazine-n atalka argitaratua. Hamabi kontakizunek osatzen dute, nahiz eta lehendabiziko edizioetan Kartoizko kutxa bildumatik kanpo utzi zuten, izan adulteriozko harremanak agertzen dituelako edota bortizkeria handiko kasua zelako. Zergatia ez dago argi, baina gerora argitaraturiko edizio ugaritan jaso da, euskarazko honetan nola. Eta eskerrak, Aurpegi horia-rekin batean, istorio interesgarrienetako bat baita, emozioari azkenerarte eusten diona.

Arthur Conan Doyleren ezaugarri nagusia ipuinen formari dagokiona da, izan ere, gehien-gehienek formula bera errepikatzen dute: lehendabizi biktimaren eskutik iristen da kasua Holmesen eskuetara, eta haren gertakizunen bertsioa plazaratzen. Ikerketa eta miaketa dator ondoren, prozesuan zehar Holmesek beretzat gordetzen dituelarik aztarna eta zantzu gehienak, irakurlearen egonarria proban jarriz. Amaieran, detektibearen ahotsetik jakiten dituzte gainerako pertsonaiek, bai eta irakurleak berak, jazoeraren nondik norakoak, eta gaizkilearen arrazoiak eta jokaerak argi geratzen dira. Hori dela eta, ipuinaren barnean istorio bat baino gehiago garatzen da, eta kontaketa estiloak garrantzi handia hartzen du.

Hala ere, bilduma honetan, interesgarria da, batetik, jadanik Sherlocken zenbait liburu idatzirik izanik, idazleak aukera daukala aurreko abenturekin jolasteko, eta hala erreferentzia egiten die detektibearen aurreko ibilerei, denboran zehar garatuz doan pertsonaia dela erakutsiz. Bestetik, ipuinero agertzen du Sherlocken ezaugarri berriren bat, jadanik egonkortua dagoen bere irudia (famatua, hutsik gabekoa, serioa, hotza) aberastuz: urduri agertzen da, depresioa du, txakalaldiak... Horrez gain, bere lehendabiziko kasua aitortzeak edota asmatu ez zuen misterio bat onartzeak pertsonaia are gehiago humanizatzen dute.

Baina liburu hau zerbaitengatik ezaguna bada, idazleak Sherlock Holmes hil zuelako da. Bildumako azken kontakizunak azaltzen du nola heltzen den bere amaiera Europako gaizikilerik handienaren atzetik dabilela. Alabaina, garaiko irakurleek ezin izan zuten jasan euren pertsonaia gogokoenaren heriotza, eta Arthur Conan Doyleri eskatu (are indarrez exijitu!) zioten berpiztu zezan, eta hala egin zuen The Return of Sherlock Holmes lanean. Ea laster irakur dezakegun euskaraz Sherlock Holmesen itzulera...

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Miren Iriarte, artxiboko irudi batean. ©Gorka Rubio / Foku

Miren Iriarte itzultzailea hil da

Ainhoa Sarasola

Elena Ferranteri eta Fleur Jaeggyri lan bana ekarri zien euskarara, baita euskarazko hainbat lanen gaztelerazko itzulpenak eman ere. Senide eta lagunek gaur eman diote azken agurra, Iruñeko hilerrian.

Mugan musika taldea, disko berria argitaratu baino lehenago. ©PABLO CLEMENTE

Indarrez jantzitako doinu eztiak

Miren Mujika Telleria

Mugan taldeak zazpi kanturekin osatu du 'Bizirik ez bagaude', bere ibilbideko lehen diskoa

Errealitatea eta alegiazko munduak nahasten dira <em>Itsasotik</em> ikuskizunean. ©DONOSTIAKO MUSIKA HAMABOSTALDIA
Michel Piccoli eta Romy Schneider aktoreak, Sauteten 'Les choses de la vie' filmean (1970). ©Donostiako Zinemaldia

Sauteten hamahiru film bildu ditu Zinemaldiak hari eskainitako zikloan

Leire Perlines Apalategi

Zinemagile eta gidoigile frantsesaren obra aztertuko du jaialdiak aurten, haren atzera begirakoan. Zikloaren osagarri, zuzendariari egindako elkarrizketekin osatutako liburu bat plazaratuko dute.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...