SAREAN

2014ko urriaren 18a
00:00
Entzun
Interneten daude bi liburuak, interesatuen eskura.

Hiztegiak

Elikadura Hiztegia.es.calameo.com/read/003784223b8d745e146cc helbidean topa daiteke.

Elikaduraren Hiztegi entziklopedikoa.

es.calameo.com/read/003784223c56df4939476 loturan dago.

Hitzak

Honako hitz hauek ageri dira entziklopedian, besteak beste.

Aketiren: Aker irendu edo zikiratua.

Bargasta: Aurrerako txerri emea. Hazten ari den txerri emeari esaten zaio.

Coupage: Upel berean, mahats eta barietate desberdineko ardoak nahasteko teknikari deitzen zaio horrela.

Drupa: Fruitu hezurdun. Zientifikoek horrela deritze melokotoi, gerezi, aran eta antzekoei.

Eltzetara: Ipar Euskal Herrian, eltze betearen edukia (neurri gisa erabil daitekeena).

Friandiza: Ipar Euskal Herriko euskaran, gozokia, mizkinkeria.

Gatzberritu: Elikagai bati gatz zaharra kenduta edo kendu gabe, gatza berriro eman.

Harakai: Haragitarako galkatu, guritu, gizendu den ardiari esaten zaio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.