Zuhaitzak, oraingoz, plastikoz inguratuta

2021eko apirilaren 18a
00:00
Entzun
Plastikoz babesten dituzte zuhaitzak landatzen dituztenean, eta Lurgaia fundaziokoek nabarmendu dute «beharrezkoak» direla orkatzek janeta apurtu ez daitezen. Plastiko horiek sei urte geroago kenduko dituzte, gutxi gorabehera, eta berrerabili egingo dituzte beste landaketa batean. «Plastikoa gure drama da, baina, jartzen ez badugu, zuhaitzak hil egiten dira», azaldu du Cristina Jeronimo fundazioko kideak. Material hori ez erabiltze aldera, hainbat proba egiten ari dira «konpostagarri ekologikoekin» eta besterekin, baina, oraingoz, ez dute topatu plastikoa ordezkatzeko modurik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.