Trenasan adi daude Renferen erabakiei begira

2022ko maiatzaren 22a
00:00
Entzun
Castejongo (Nafarroa) Trenasak, CAFen adarra bera, langile batzordeari jakinarazi dio baduela 2022rako eta 2023rako lan karga, baina, 2020ko hondarrean, itxieraren mehatxua oso argia izan zen han ziharduten 110 langileentzat. CAFek ez zuen lanik haientzat. Orain, 54 gelditzen dira, eta 2023ra arte badute beharra, Parisen ibiltzeko aldiriko 105 tren egiten ari baitira.

Trenasan, ordea, oso adi daude Renferi begira. Iaz, Nafarroako Gobernuak esku hartu zuen lantokia ez ixteko: Maria Txibite presidenteak Espainiako Sustapen Ministerioko alderdikideekin hitz egin zuen, Renferen adjudikazioei buruz. Alstomentzat eta Stadlerrentzat izan zen 2.726 milioi euroko kontratu handia, iazko martxoan, eta CAFek, Trenasaren mugimenduarekin, aditzera eman zuen harentzat adjudikaziorik ez bazen —Talgok 2.600 milioiko kontratu erraldoia eraman zuen aurretik — ezin izango ziola eutsi enplegu mailari.

Alegia, Trenasaren geroa Renfetik etor zitekeen ekarpenarekin lotu zuen enpresak. CAFek 483 milioi euroko kontratu bat lortuko balu aurten, horrek ere lagunduko luke Trenasaren geroan, eskaera hori lan poltsa osoaren %5 izango bailitzake kolpe bakar batean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.